miércoles, 21 de diciembre de 2016

JOLASMATIKA

Zer da? Unibertsitateko ikasleek, Orixeko ikasleek eta Samaniegoko ikasleek parte hartuko duten proiektu bat da, informatikari buruzkoa.

Informatika ikasten ari diren unibertsitateko 2 ikasle, DBH4ko 15 ikasleengana etorriko dira informatikako 10 saio ematera. DBH4ko ikasleak, berriz, irakasi dutenarekin Samaniegoko 6.mailako 75 ikasleri, beste 10 saio emango dizkiete.
Aldi berean unibertsitateko ikasleen proiektu baterako balioko du. Urtarrilean abiatuko da, baina abenduaren 22an izango da proiektuaren aurkezpena , Tolosan.
Saioak ordubetekoak izango dira. Lehenengo, ordenagailurik gabe ibiliko dira jolasean, gero, code.org eta scratch programazio kontzeptuak ikasiko dituzte eta azkenik, eztabaidak sustatuko dituzte, ikasitakoaz jabetu daitezen.
Hiru helburu ditu proiektu honek:
1.- Informatika zientzia bezala ulertzea eta ez teknologia bezala.
2.- Problemen ebazpena eta pentsakera konputazionala lantzea.
3.- Ikasleen artean irakastea da, helburu garrantzitsuenetakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario