miércoles, 22 de febrero de 2017

Asteburuko gertakariaren ondoren, atzo, Otsailaren 21, Orixeko ikasle eta irakasleak elkarretaratu ginen, jolasgaraian. Jende asko bildu ginen, bertan. Eta ikasle batzuk honako testu hau irakurri ziguten:

"Beste behin ere indarkeria garaile izan da gauaren babaesean. Parranda eta giro oneko gaua zena bortxaketa batean bihurtu zen. Beste bat gehiago gehitu da borondatez aurka sexualki manipulatuak izan diren neska gazteen zerrenda luzera. Ezetza kontuan izan gabe, nahi dutena lortzeko indarkeria erabiltzen dute; beste behin, emakumea objektu sexual bihurtuz.

Honen aurrean, ez dugu inola ere halakorik gertatzea onartuko, eraso eta indarkeria bortitz guztiak ekidingo ditugu. Kolektiboki jardungo gara eta erasotuari babesa erakutsiko diogu. Ez dugu nahi bortxatuaren identitatea zabaltzerik, ezta etortzen denean milaka begirada jasaterik. Denon betebeharra da erasoak salatu eta erasotuari laguntzea.

Indarkeria matxistarik ez! Erasoi erantzun!
GORA BORROKA FEMINISTA!"
Mostrando 20170221_110153.jpg

SAFER INTERNET DAY

This is the infographic that we made for the Safer Internet Day.